ONA Bizkaia enpresa bateratu berriak airearen gasak (oxigenoa, nitrogenoa eta argona) ekoiztuko ditu Muskizko findegiaren barruan, eta findegiari zein euskal ekoizpen-sareko beste enpresa batzuei hornituko die. Eraikuntza 2027ko lehen hiruhilekoan hasiko da, eta 2029an egongo da guztiz martxan.
Petronorrek, Linde Europe eta 360 Gasesekin batera, ONA Bizkaia sortzeko akordioa sinatu du. Enpresa bateratu berri horrek airearen gasak (oxigenoa, nitrogenoa eta argona) ekoiztuko ditu Muskizko findegiaren barruan.
Planta berria Petronorren egungo instalazioen barruan kokatuko da. 30 milioi euroko inbertsioa izango du, eta 12 lanpostu zuzen berri eta beste hainbeste zeharkako sortuko ditu, gutxienez.
Eraikuntza 2027ko lehen seihilekoan hasiko da, eta 2029an egongo da guztiz martxan. Era berean, eraikuntzako bi urteetan guztira 60 pertsonak hartuko dute parte zuzenean.
Gas horiek findegiari zein euskal ekoizpen-sareko beste enpresa batzuei hornituko dizkiete, industriarentzat funtsezkoak diren gas horien hornikuntzaren autonomia eta segurtasuna indartuz. Gainera, ekoizpenean iturri berriztagarrietako energia erabiltzea aurreikusten da, karbono-aztarna arintzeko.
Ekimenak Petronorren industria-plataforma, Lindeen teknologia, esperientzia eta nazioarteko eskala, eta 360 Gasesen tokiko eragiketa- eta gauzatze-gaitasuna uztartuko ditu, eta euskal industriarentzat funtsezkoak diren industria-gasen hornikuntzaren autonomia eta segurtasuna indartzen lagunduko du.
Jatorrizko iturria: Petronor
