Urr 02 2026

BASQUENERGY Clusterrak euskal enpresak bildu ditu aerosorgailuen belaunaldi berriaren ikerketan GEROWIND proiektuak izandako aurrerapenak aztertzeko

PXL 20260917 073749512.MP

Irailaren 17an, osteguna, Arrasateko Ikerlanen egoitzan bilera egin zuten GEROWIND proiektuaren Aholku Batzordeko kideek, eta bertan orain arte egindako aurrerapenak partekatu zituzten, baita abian diren garapen teknologikoei buruzko ekarpenak jaso ere.

Eusko Jaurlaritzaren Elkartek 2025 programak finantzatutako GEROWIND proiektua, aerosorgailuen belaunaldi berriaren turbinak eta osagaiak jasaten dituzten eskakizunen eta OEM eta osagai-fabrikatzaileen arteko transferentzia urriaren ondorioz sortu da. Hori dela eta, proiektuaren helburua da aerosorgailuen belaunaldi berriaren osagai ezberdinen garapen-erronkak zenbatestea eta erronka horiei aurre egiteko oinarrizko tresnak eskaintzea. Kontsortzioa Ikerlanek zuzentzen du, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Tecnalia, Tekniker eta BASQUENERGY Clusterrekin elkarlanean.

Aholku Batzordeari dagokionez, haize-sektorean erreferentzia diren hainbat euskal enpresak osatzen dute, arlo ezberdinetakoak: aholkularitza, osagaien fabrikazioa, ingeniaritza eta altxatze-sistemak. Enpresa horiek dira COESSIO, ERREKA, HINE, NABLA WIND HUB eta KIMUA.

Saioan zehar, aurkezpen tekniko ugari egin ziren, GEROWIND proiektuaren barruan aerosorgailuaren osagai eta sistema ezberdinetarako egindako aurrerapenak aztertzeko, arlo bakoitzean gaur egun erabiltzen diren tresnak erreferentzia gisa hartuta eta proiektuak dakartzan hobekuntza eta ahalmen berriak erakutsita:

  • “TurbSim-etik harago”: Mann-en turbulentzia-eredua eta estela-ereduak
  • “OpenFAST-etik harago”: Osagaien modelizazioa simulazio aeroelastikoetan
  • “ROSCO-tik harago”: Kontrol-modu berriak
  • “Mlife-tik harago”: LCoE kalkulatzeko tresnak, energia-prezioaren aurreikuspena, AEVren optimizazioa, potentzia-trenaren gemelo digitala eta optimizazio logistikoa

Aurkezpenek, gainera, zalantzak argitzeko eta enpresen ekarpenak jasotzeko tartea eskaini zuten.

Aholku Batzordeko kideek proiektuaren barruan abian diren ikerketekiko erakutsitako interesa bereziki positiboa izan zen.

Scroll to Top