Urr 07 2026

Euskal presentzia zabala ICOE/OEE 2026an, energia ozeanikoen nazioarteko ekitaldi nagusian

20261006 133337002 iOS

Urriaren 5etik 7ra, ICOE eta OEEren ekitaldi bateratua egin da Hagan, Herbehereetan. Bertan, BASQUENERGY Clusterrek stand bateratu batekin parte hartu du BiMEPrekin batera, Wave Energy Basque Country markaren pean, eta euskal ordezkaritza batek lagunduta, CARNEGIE, EVE, IDOM, MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta TECNALIAk osatua.

Ocean Energy Europe (OEE) urteko Konferentzia eta Erakusketak indarrak batu ditu International Conference on Ocean Energy (ICOE) biurteko ekitaldiarekin, energia ozeanikoen sektoreko munduko ekitaldirik garrantzitsuena hartzeko. Edizio honetan, BASQUENERGY Clusterrek BiMEPrekin batera parte hartu du stand bateratu batean, eta, gainera, euskal ordezkaritza bat izan du, non Carnegie Clean Power, Energiaren Euskal Erakundeak (EVE), IDOMek, Mondragon Unibertsitateak (MGEP) eta Tecnaliak parte hartu duten.

Hiru konferentzia-egunetan zehar, euskal presentzia nabarmena izan da panel eta saio ezberdinetan, ordezkaritzako kideen 12 esku-hartzeekin, non olatu-energien arloan izandako aurrerapenak eta ikasitako lezioak partekatu dituzten bertaratutakoekin.

  • “Offshore operations: installation, maintenance, decommissioning” saioa, non Joseba López-mendia (TECNALIA) mintzatu zen.
  • “The right testing methodology for your technology” saioa, Yago Torre-Encido (BiMEP) chairman gisa eta Alexandre Pichard (CARNEGIE) hizlari gisa.
  • “Resource assessment methodologies” saioa, non Markel Peñalba (MGEP) mintzatu zen.
  • “Innovative technologies: From design to prototype” osoko bilkura, non Borja de Miguel (IDOM) hizlarietako bat izan zen.
  • “Wave Tech Showcase – A new wave of innovation” osoko bilkura, Jonathan Fievez (CARNEGIE) hizlari gisa.
  • “Insights from real sea demonstrations” saioa, Joseba López-mendia (TECNALIA) hizlari gisa.
  • “Building the business case: Cost reduction pathways” saioa, non Miguel Santos-Herran (CARNEGIE) aurkezle izan zen.
  • “Power take-off: The next generation” saioa, non BiMEPeko Jon Lekubek eta Maialen Agirrek (IDOM) parte hartu zuten.
  • “Use of AI in ocean energy: Digital twins and modelling” saioa, Eider Robles (TECNALIA) hizlari gisa.
  • Yerai Peñak (MGEP) poster saioan parte hartu zuen.

Gainera, Endika Aldaiturriagak (EVE) eta Marcos Suarezek (BASQUENERGY Cluster) olatu-energien sektoreko euskal gaitasunak aurkeztu zizkieten ICOE/OEE 2026an parte hartu zuen Kanadako ordezkaritzari, sinergiak eta etorkizuneko lankidetzak bilatuz.

Scroll to Top