Topaketak proiektuko bazkideak, sistema-operadoreak eta garatzaile teknologikoak bildu zituen, azken hilabeteetan lortutako aurrerapenak eta emaitzak aztertzeko eta Aholku Batzordearen balorazioak eta gomendioak jasotzeko proiektuaren azken urteari begira; urte horretan helduko zaie balidazio- eta demostrazio-jarduerei.
Urriaren 13an, EasyDC-FOS proiektu europarraren Aholku Batzordearen bilera berri bat egin zen, BASQUENERGY Clusterrak antolatua eta moderatua, kontsortzioko bazkideekin lankidetzan, eta Red Eléctrica, TenneT, Amprion, EDP Redes España eta DOFI (Danish Optical Fiber Innovation) enpresetako ordezkarien partaidetzarekin.
Saioan, azken hilabeteetako zeregin teknikoen aurrerapenak aztertu ziren. HVDC kable berriak, egungo soluzioak baino tenperatura altuagoetan funtzionatzeko diseinatua, arrakastaz amaitu du fabrikazio-prozesua. Gainera, saiakuntza-programa burutu da eta jada eskuragarri daude lehenengo eredu termikoak eta zahartze-ereduak.
Sensorizazioari eta monitorizazioari dagokienez, belaunaldi berriko DAS (Distributed Acoustic Sensing) interrogatzaileen prototipoak martxan daude, eta bibrazioak eta deskarga partzialak detektatzeko interrogatzaileen bertsio berriak osatu dira. Akatsak kokatzeko sistemak bi teknologiak konbinatzen ditu, eta laborategi mailan arrakastaz probatu da.
Paraleloki, Europako eta nazioarteko araudi eta estandar nagusiekin lerrokatutako zibersegurtasun-esparru bat definitu da, arriskuen ebaluazio sakon batekin batera. Sentsoreen datuak prozesatzen dituen Edge plataforma IEC 62443-4-2 zibersegurtasun-arauaren arabera balidatu da, eta algoritmo bakoitzerako edge-an hedatzeko estrategia bat ezarri da, aginte-taula ilustratzaileetan oinarrituta.
Bileran, Manuel Muñozek (SterlumiQ), proiektuaren koordinatzaileak, elektrizitatearen garraio-sarearen eginkizun estrategiko gero eta handiagoa nabarmendu zuen, baita distantzia luzeko transmisiotarako korronte zuzeneko sareak eta sensorizazio- eta monitorizazio-soluzio digitalak izateko beharra ere.
Aholku Batzordeko kideek lortutako aurrerapenak eta sistema horiek garraio-sareen mantentze-lanetarako duten erabilgarritasuna aitortu zuten; izan ere, gertakariei aurrea hartu diezaiekete eta kableen osasun-egoerari buruzko ezagutza handiagoa eman dezakete. Zibersegurtasunak interes berezia piztu zuen, eta Batzordeko kideek integratzeko errazak diren soluzioak (plug-in) izatearen garrantzia azpimarratu zuten, baita sensorizazio-sistemen onurak frogatzearena ere, horiek ezartzeko lehen urrats gisa.
Datozen hilabeteetan, beste bilera bat egingo da Aholku Batzordearekin, integrazio- eta balidazio-jardueren progresioaren berri emateko.
EasyDC-FOS proiektu europarra
Energia-eskari gero eta handiagoari erantzuteko, energia berriztagarrien bolumen handiagoak integratzeko eta kanpo-mendekotasuna murrizteko azpiegitura elektrikoak modernizatzeko premiazko beharra dagoen testuinguru honetan, tentsio altuko korronte zuzeneko transmisioa (HVDC) Europako sare elektrikoa indartzeko soluzio estrategiko gisa kokatzen da.
Eszenatoki horretan, EasyDC-FOS proiektu europarrak belaunaldi berriko 525 kV-ko > HVDC kable-sistemak garatzea du helburu, energia garraiatzeko gaitasun optimizatuarekin eta ingurumen-inpaktu txikiagoarekin, zahartzea monitorizatzeko eta akatsak modu eraginkorrean detektatzeko zuntze optikoan oinarritutako sistema adimendunekin konbinatuta, horiek guztiak ingurune digital ziberseguru batean integratuta.
Proiektuan bi enpresa bazkidek parte hartzen dute: RDT LUMIKER (koordinatzailea), monitorizazio-sistema aurreratuetan espezializatutako enpresa, eta Barbara, Edge-ko konputazio-plataforma zibersegurua garatzeaz arduratzen dena. Bestalde, BASQUENERGY Clusterrak komunikazio-, zabalkunde- eta ustiapen-jarduerak koordinatzen ditu. Kontsortzioa Europako 4 herrialdetako beste 10 erakunderekin osatzen da, eta 3 urtez (2024-2027) lankidetza estuan arituko dira: AMPACIMON, AP SENSING, ENERGINET, GREENDELTA, NEXANS, RDT, STATNETT, CANTABRIAKO UNIBERTSITATEA, VALLADOLIDKO UNIBERTSITATEA eta ZABALA.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Webgunea: EasyDC-FOS EU Project website
LinkedIn profila: EasyDC-FOS EU Project
Proiektuaren buletinerako harpidetza: Subscription to newsletter
Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 101172806 zenbakiko dirulaguntza-akordioaren arabera. Adierazitako ikuspuntuak eta iritziak egilearenak (egileenak) baino ez dira, eta ez dute zertan Europar Batasunaren edo Europako Batzordearen iritzia islatu. Ez Europar Batasuna, ez laguntzak ematen dituen erakundea ezin dira horien erantzule egin.
